fbpx

Egun on:

Maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren inguruan sortutako zalantzen aurrean, zeinetan susmatzen baitzen promozioak eta deskontuak debekatuta geratzen direla, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren aldetik jaso dugun erantzunaren berri ematen dizuegu.

Ministerioaren 399/2020 Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa interpretatzean, ez da ulertu behar beherapenak edo promozioak murrizten eta, hortaz, debekatzen direnik; izan ere, horrek berekin ekarri beharko luke Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legea aldatzea, eta ez da halakorik egin. Neurri horren xedea da merkataritza-ekintzen ondorioz sor daitezkeen jende-pilaketak saihestea.

Horrenbestez, arau hori interpretatzean, ulertu behar da jende-pilaketak debekatzen direla, ez establezimendu fisikoetan beherapenak eta promozioak egiteko aukera. Baimenduta dago establezimendu fisikoetan beherapenak eta promozioak egitea, betiere establezimendu horiek gai badira beherapen edo promozio horien ondorioz sor daitezkeen jende-pilaketak saihesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko. Nolanahi ere, nahitaezkoa da maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduan ezarritako neurriak betetzea merkataritza-establezimendu eta -lokalen barruan. Hain zuzen, agindu horren 10. artikuluak merkataritza-establezimenduak berriro irekitzeko aukera ezartzen du, baina gehieneko edukiera ezartzen du, baita saltzailearen eta bezeroen artean utzi beharreko tartea eta bezero batetik bestera utzi beharrekoa ere.

Ondorioz, merkataritza-establezimenduek edozein merkataritza-ekintza gauza dezakete, baldin eta jende-pilaketak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzen badituzte eta pilaketa horiek sortzen ez badira. Merkataritza-establezimendu bateko arduradunek uste badute, arrazoia edozein izanik ere (merkataritza-ekintzaren mota, eskainitako produktuen mota, beste une batzuetan beherapenak edo promozioak egiteko modua, jende-pilaketak kontrolatzeko baliabide-falta, establezimenduaren kokapena edo establezimenduaren barneko antolamendua), gerta daitekeela jende-pilaketak sortzea, ezin izango dute halako merkataritza-ekintzarik egin.

Jende-pilaketei dagokienez, funtsezkoena da arauek gehieneko edukierarekin eta gutxieneko distantziekin lotuta unean-unean ezartzen dituzten neurriak betetzea.

Adeitasunez,

Isabel Muela López – Turismo eta Merkataritza sailburuordea